Kontakizun lehiaketa

60 urtetik gorakoentzat

 

NAGUSILAN ARABA elkarteak bakardadeari buruzko I. Kontakizun Lehiaketarako deialdia egin du, adinekoen bakardadeari buruz sentsibilizatzeko, idazketa eta irakurketa sustatzeko eta nahi ez den bakardadearen inguruan herritarrak kontzientziatzeko.

PARTE HARTZEA:

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Arabako Lurralde Historikoan erroldatuta dagoen 60 urtetik gorako edozein pertsonak (baldintzak: adina, erroldatzea) eta Nagusilan Adineko Pertsonen Gizarte Boluntariotza Elkarteko kideek (IFK: G20532925). Lehiaketatik kanpo geldituko dira lehiaketa kudeatzen duen batzordean parte hartzen dutenak, epaimahaikideak eta haien zuzeneko ahaideak.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake (bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz) modalitate narratiboan edo testigantza autobiografikoan. Lana mekanografiatuak aurkeztu beharko dira, DIN A-4 formatuan, gehienez ere 2.500 hitz dutela, tarte bikoitzean idatziak, ARIAL 11 letra-tipoan edo antzekoan. Norbaitek ezin badu ordenagailuz idatzi, antolatzaileek pertsona boluntario bat esleituko diote eskuz idatzitako lana mekanografiatzeko.

LANEN AURKEZPENA:

Aurkeztutako lanak BAKARDADEARI buruzkoak izan beharko dira eta egileak berak idatziak, argitaratu gabeak eta originalak. Beraz, ez dira onartuko aurretik sarituak izan direnak edo erabaki zain dauden beste sariketa batzuetara aurkeztu direnak. Parte-hartzaile bakoitzak adierazi beharko du aurkezten dituen lanen egile-eskubideen titular bakarra dela, eta bere gain hartu beharko du lan horien inguruan izan daitezkeen hirugarrenen eskubideen gaineko erantzukizuna.

Lanak aurkezteko epea 2022ko urriaren 12an bukatuko da, 00:00etan.

Lanek IZENBURU bat izan beharko dute hasieran eta IZENGOITI batekin sinatuko dira. Horiek bidaltzeko, berriz, honako bitarteko hauek erabil daitezke:

a) Posta elektronikoz, araba@nagusilan.org helbidera. Mezuan 2 dokumentu erantsi beharko dira:
Batean idazlana erantsiko da eta idazlanaren izenburu bera izan beharko du.
Bestea izengoitiaz izendatu beharko da eta egilearen datuak jasoko ditu: izen-deiturak, NANa, helbide elektronikoa eta telefonoa.

b) Postaz, NAGUSILANen bulegoetara, honako helbide honetara: Cubo kalea 1, behea, eskuin. 01001 Gasteiz (Araba). Jatorrizko idazlana eta beste bi kopia bidali beharko dira, goiburuarekin edo izengoitiarekin sinatuta, eta gutun-azal itxi bat erantsiko da, egilearen datuekin (izen-deiturak, NANa, helbide elektronikoa eta telefonoa). Gutun-azalaren kanpoaldean, goiburua edo izengoitia eta idazlanaren izenburua ipini beharko dira.

EPAIMAHAIA:

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

1. Vital Fundazioko kide batek
2. Nagusilaneko 2 boluntariok
3. Idazketa munduko 3 pertsona ezagune

Irabazleek epaimahaiko kide izan daitezke hurrengo ekitaldietan.

Epaimahaiak, aldez aurretik, oinarri hauetako baldintzak betetzen dituzten lanak baloratuko ditu, eta, horien artean, kontakizun irabazleak aukeratuko ditu: bat gaztelaniaz, beste bat euskaraz eta azkena Nagusilaneko Boluntarioen kategorian.

Lehiaketa ezin izango da eman gabe utzi eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

SARIAK:

Honako sari hauek emango dira:

Arabako Lurralde Historikoan erroldatutako adineko pertsonen kategorian::
– Bat gaztelaniazko modalitatean.
– Beste bat euskarazko modalitatean.

Nagusilaneko Boluntarioen kategorian:
– Bat gaztelaniazko modalitatean.
– Beste bat euskarazko modalitatean.

Parte-hartzaile batek ezin izango du sari bat baino gehiago lortu.

Lehen kategorian honako sari hauek emango dira: plaka oroigarri bat, lore-sorta bat eta opari bat. Nagusilaneko boluntarioen kategorian diploma bat izango da saria.

Parte-hartzaile guztien artean, lehiaketako laguntzaileek emandako Arabako bertako produktuak zozketatuko dira.

Gainera, puntuazio handiena lortu duten hamar kontakizunak, 5 gaztelaniaz eta 5 euskaraz, edizio mugatu batean argitaratuko dira, eta egileei garaiz emango zaie horren berri.

Irabazleei zuzenean emango zaie epaiaren berri, eta saritu gabeko jatorrizko kontakizunak suntsitu edo itzuli egingo dira, lehiaketako erabakia eman ondoren.

Sari-banaketa Nagusilanek antolatutako ekitaldi batean egingo da azaroaren 4an Gasteizen.

 

NAGUSILAN elkarteak eskubidea izango du lehiaketara aurkeztutako kontakizunak argitaratu edo erreproduzitzeko, soil-soilik bere bitartekoak erabiliz eta egileen xehetasunak aipatuz. Egile horien berariazko baimenik izan ezean, NAGUSILAN elkarteak ez ditu aurkeztutako lanak erabiliko elkarteari dagozkion helburuetarako, eta ez dizkie hirugarrenei ere banatuko.

Edozein irregulartasun edo arau-hauste gertatuz gero, parte-hartzailea berehala deskalifikaturik geldituko da eta uko egin beharko dio proposatu zaion edozein izendapen edo sariri.

Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.