Konpainia egitea

Adineko pertsonei konpainia egiten diegu beren etxebizitzetan, eguneko zentroetan edo egoitzetan. Hitz egin, irakurri, paseatu, kafe bat hartzen dugu… Oinarrizko gizarte-zerbitzuekin edo ekipamenduen arduradunekin koordinatuta egiten dira laguntzeak.

Gainera, adinekoentzako telefono bidezko doako zerbitzua dugu, Zilarrezko Zenbakia. Sakatu hemen ezagutu ahal izateko.

Animazioa

Aisialdiko eremuak eskaintzera bideratutako jarduerak egiten ditugu.

  • Errezitaldiak
  • Abesbatza
  • Antzerkia
  • Jotak
  • Hitzaldiak
  • Zineforum-a eta karaokea
  • Irakurketa aktiboa: irakurtzea, irakurri ezin duenarentzat
  • Txangoak eta egoitzetako aire zabaleko jarduerak

Eraldaketa

Eraldaketa sozialaren alde ere lan egiten dugu, betiere, adineko pertsonen eskubideak eta balioa aldarrikatuz.
Nola?

  • Kanpainen, hitzaldien eta kaleko jardueren bidez sentsibilizatzen dugu.
  • Erabakiak hartzen diren foroetan gaude.
    • Eusko Jaurlaritzako Adineko Pertsonen Kontseilu Sektoriala
    • Adineko Pertsonen Euskal Kontseilua
    • Adineko Pertsonen Estatuko Kontseilua
    • Adineko Pertsonen Probintziako Kontseilua: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.
    • Adinekoen Erakundeen Estatuko Konfederazioa (CEOMA)
    • Adinekoen Udal Kontseiluak
    • Hiri Atseginen Foroak
    • Sareginez
    • Gipuzkoa Solidarioa
  • Plataforma de Asociaciones de Mayores de Gipuzkoa.
  • Consejos y Directivas de Residencias.

Erakundeei laguntza

Beste erakunde solidarioekin elkarlanean aritzen gara batera egindako jardueretan edo laguntza eskatzen duten ekintzetan.