
Nagusilan Ikasten
Nagusilanek bere boluntarioei nahiz interesa duen pertsona nagusi orori urtean zehar eskaintzen dien formakuntza programa da Nagusilan Ikasten. Ikastaroak irekiak eta doakoak dira. Ezagutu gure agenda eta eman izena!


Nagusilan GIZARTEAREKIN KONPROMETITUTAKO PERTSONAK
Hiru helbururekin dihardugu lanean.
- Laguntzea, babesa ematea eta bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonak animatzea.
- Adineko pertsonen ahalduntzea sustatzea. Horretarako, konpromiso soziala hartuko da oinarri zahartze aktibo solidarioaren bidez.
- Egoerarik ahulenean dauden adineko pertsonei ahotsa ematea.
Gure balioak hauek dira: solidaritatea, partaidetza eta eraldaketa soziala.
Helburua eta Ikuspegia
Altruismoak eta boluntariotzak definitzen gaitu eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko egiten dugu lan, adineko pertsonak protagonista izango diren gizartea, alegia.
Historia eta Erakundea
Bi hamarkadak baino gehiagok bermatzen dute gure lana, adineko pertsonekin eta pertsonentzako lanean beti, gizarte-zerbitzuekin koordinatuta.
Memoriak
Gure lana publikoa eta irekia da. Gure baliabideak nola lortzen ditugun eta nola banatzen ditugun jakitea nahi dugu.

Gizarte-lana lau arlotan garatzen dugu
LAGUNTZA
ANIMAZIOA
ERALDAKETA
ERAKUNDEEI LAGUNTZA
Kolaboratu Nagusilanekin
Nagusilanen jarduerekin ekonomikoki lagundu nahi baldin baduzu, aldian behingo ekarpena egin daiteke eta ekarpena aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke (urtekoa, seihilekoa, hiruhilekoa edo hilekoa). Zenbatekoa ez da garrantzitsua. Gainera, Erabilgarritasun Publikoko elkartea garenez, ekarpen oro desgraba daiteke errenta-aitorpenean. Además, como somos una asociación de Utilidad Pública toda contribución puede desgravarse en la declaración de la renta.

Boluntariotza da gure ardatza
Ez dio axola ez adinak, ez eskain diezaiokezun denborak; Nagusilanen, zure bokazio solidarioa garatu ahal izateko gunea egongo da beti, gainerako boluntarioen eta laguntza eskaintzen diegun pertsonen berotasunarekin eta afektuarekin. Anima zaitez gizarte hobea eraikitzen.
Lagundutako pertsona
Animazio-jarduera
Borondatezko pertsona
Boluntariotzako ordu
151 Zbk.
Nagusilanen aldizkaria
Dagoeneko deskarga dezakezu gure aldizkariko azken alea, gure jardueraren eta gizarte-lanaren informazio osoarekin.