III. Kontakizun Lehiaketa
60 urtetik gorakoei zuzenduta
NAGUSILAN elkarteak bakardadeari buruzko III. Kontaketa Lehiaketarako deialdia egin du, adinekoen bakardadeari buruz sentsibilizatzeko, idazketa eta irakurketa sustatzeko eta bakardadearen inguruan herritarrak kontzientziatzeko.
PARTE-HARTZEA
1. Lehiaketan parte hartu ahal izango du EAEn edo Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta dagoen 60 urtetik gorako edozein pertsonak (baldintzak: adina, errolda) eta Nagusilan Adineko Pertsonen Gizarte Boluntariotza Elkarteko kideek (IFK: G20532925). Lehiaketatik kanpo geldituko dira lehiaketa kudeatzen duen batzordean parte hartzen dutenak, epaimahaikideak eta haien zuzeneko ahaideak.
2. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake (bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz) modalitate narratiboan edo testigantza autobiografikoan. Lana mekanografiatuak aurkeztu beharko dira, DIN A-4 formatuan, gehienez ere 2.500 hitz dutela, tarte bikoitzean idatziak, ARIAL 11 letra-tipoan edo antzekoan. Norbaitek ezin badu ordenagailuz idatzi, antolatzaileek pertsona boluntario bat esleituko diote eskuz idatzitako lana mekanografiatzeko.
3. Aurkeztutako lanak BAKARDADEARI buruzkoak izan beharko dira eta egileak berak idatziak, argitaratu gabeak eta originalak. Beraz, ez dira onartuko aurretik sarituak izan direnak edo erabaki zain dauden beste sariketa batzuetara aurkeztu direnak. Parte-hartzaile bakoitzak adierazi beharko du aurkezten dituen lanen egile-eskubideen titular bakarra dela, eta bere gain hartu beharko du lan horien inguruan izan daitezkeen hirugarrenen eskubideen gaineko erantzukizuna.
LANEN AURKEZPENA:
4. Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 5ean bukatuko da, 00:00etan.
5. Lanek IZENBURU bat izan beharko dute hasieran eta IZENGOITI batekin sinatuko dira. Horiek bidaltzeko, berriz, honako bitarteko hauek erabil daitezke:
- Posta elektronikoz administracion@nagusilan.org helbidera. Mezuan 2 dokumentu erantsi beharko dira:
– Batean idazlana erantsiko da eta idazlanaren izenburu bera izan beharko du.
– Bestea izengoitiaz izendatu beharko da eta egilearen datuak jasoko ditu: izen-deiturak, NANa, helbide elektronikoa eta telefonoa.
- Postaz, NAGUSILANen bulegoetara, honako helbide honetara: Resurrección María de Azcue kalea, 32, behea, 20018 Donostia-San Sebastián. Jatorrizko idazlana eta beste bi kopia bidali beharko dira, goiburuarekin edo izengoitiarekin sinatuta, eta gutun-azal itxi bat erantsiko da, egilearen datuekin (izen-deiturak, NANa, helbide elektronikoa eta telefonoa). Gutun-azalaren kanpoaldean, goiburua edo izengoitia eta idazlanaren izenburua ipini beharko dira.
EPAIMAHIA:
6. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
- Nagusilaneko 2 boluntariok
- Idazketa munduko 2 pertsona
Irabazleak epaimahaiko kide izan daitezke hurrengo ekitaldietan.
Epaimahaiak, aldez aurretik, oinarri hauetako baldintzak betetzen dituzten lanak baloratuko ditu, eta, horien artean, kontakizun irabazleak aukeratuko ditu 7. Oinarrian agertzen den bezala.
Lehiaketa hutsik gera daiteke eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
SARIAK:
7. Honako sari hauek emango dira:
- 1. Kategoria: EAEn edo Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonak.
- Bat gaztelaniazko modalitatean.
- Beste bat euskarazko modalitatean.
- Nagusilaneko boluntarioen kategorian:
- Bat gaztelaniazko modalitatean.
- Beste bat euskarazko modalitatean.
Parte-hartzaile batek ezin izango du sari bat baino gehiago lortu.
Bi kategoriatan honako sari hauek emango dira: plaka oroigarri bat, lore-sorta bat eta opari bat.
Gainera, puntuazio handiena lortu duten hamar kontakizunak, 5 gaztelaniaz eta 5 euskaraz, edizio mugatu batean argitaratuko dira, eta egileei horren berri emanez.
8. Irabazleei zuzenean emango zaie epaiaren berri, eta saritu gabeko jatorrizko kontakizunak suntsitu edo itzuli egingo dira, lehiaketako erabakia eman ondoren.
9. Sari-banaketa NAGUSILANek antolatutako ekitaldi batean egingo da, bere garaian erabakiko den egunean eta orduan.
NAGUSILAN elkarteak eskubidea izango du lehiaketara aurkeztutako kontakizunak argitaratu edo erreproduzitzeko, soil-soilik bere bitartekoak erabiliz eta egileen xehetasunak aipatuz. Egile horien berariazko baimenik izan ezean, NAGUSILAN elkarteak ez ditu aurkeztutako lanak erabiliko elkarteari dagozkion helburuetarako, eta ez dizkie hirugarrenei ere banatuko.
Edozein irregulartasun edo arau-hauste gertatuz gero, parte-hartzailea berehala deskalifikaturik geldituko da eta uko egin beharko dio proposatu zaion edozein izendapen edo sariri.
Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.