Konpainia egitea

Adineko pertsonei konpainia egiten diegu beren etxebizitzetan, eguneko zentroetan edo egoitzetan. Hitz egin, irakurri, paseatu, kafe bat hartzen dugu… Oinarrizko gizarte-zerbitzuekin edo ekipamenduen arduradunekin koordinatuta egiten dira laguntzeak.

Gainera, adinekoentzako telefono bidezko doako zerbitzua dugu, Zilarrezko Zenbakia. Sakatu hemen ezagutu ahal izateko.

Animazioa

Pertsona boluntarioek adineko pertsonak animatu eta entretenitzeko helburua duten hainbat jarduera burutzen dituzte, besteak beste: musika (gitarra, armonika, trikitixa, txistu, koro, karaoke, jotak…) eta antzerki emanaldiak, esku – lanak, bingoa, karta eta mahai jokoak. Irakurketa aktiboa: beraien kabuz irakurri ez dezaketen adineko pertsonei altuan irakurtzen diete boluntarioek. Irakurtzen dena lagun egiten den pertsonaren gustu eta interesen baitan aukeratzen da. Erresidentzia eta eguneko zentruetatik antolatzen diren kanpoko jarduera, irteera edota txangoetan kolaboratu.  

Eraldaketa

Eraldaketa sozialaren alde ere lan egiten dugu, betiere, adineko pertsonen eskubideak eta balioa aldarrikatuz. Nola?

  • Kanpainen, hitzaldien eta kaleko jardueren bidez sentsibilizatzen dugu.
  • Erabakiak hartzen diren foroetan gaude.
    • Eusko Jaurlaritzako Adineko Pertsonen Kontseilu Sektoriala
    • Adineko Pertsonen Euskal Kontseilua
    • Adineko Pertsonen Estatuko Kontseilua
    • Adineko Pertsonen Probintziako Kontseilua: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.
    • Adinekoen Erakundeen Estatuko Konfederazioa (CEOMA)
    • Adinekoen Udal Kontseiluak
    • Hiri Atseginen Foroak
    • Sareginez
    • Gipuzkoa Solidarioa
  • Plataforma de Asociaciones de Mayores de Gipuzkoa.
  • Consejos y Directivas de Residencias.

Erakundeei laguntza

Beste erakunde solidarioekin elkarlanean aritzen gara batera egindako jardueretan edo laguntza eskatzen duten ekintzetan.

logo-aspace-gipuzkoa
logo-berriztu
Cookien Politika
Nagusilan

Webgune honek cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu, bereak eta hirugarrenenak, zure lehentasunak, nabigazioa eta webgune honetako portaerari buruzko informazioa lortzeko. Horri esker, webgunean funtzionalitate desberdinak eskain ditzakegu, erakusten zaizun modua pertsonalizatu edo gure trafikoa aztertu. HEMEN informazio gehiago kontsultatu dezakezu

Cookies estrictamente necesarias

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak teknikoak dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.

Hirugarrenen cookie-ak

Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.