Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
Erantzulea | Nagusilan (NIF: G20532925) |
Helburuak | Adinekoen gizarte-boluntaritza kudeatzea eta sustatzea; webguneen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; Nagusilan-en jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea; elkartearen jarduerekin lotutako infomazio-komunikazioak bidaltzea |
Legitimizazioa | Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) Nagusilan-en legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Resurrección María de Azkue, 32, behea, 20018 Donostia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: info@nagusilan.org edo 943475021 telefono zenbakian |
Nagusilan-en Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
1. Tratamenduaren Erantzulea
Asociación Nagusilan Voluntariado Social de Mayores, aurrerantzean “Nagusilan” edo “Tratamenduaren Erantzulea”.
I.F.Z.: G20532925
Helbidea: Resurrección María de Azkue, 32, behea
Herria: 20018 Donostia (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943475021
Helbide elektronikoa: info@nagusilan.org
2. Indarrean dagoen legeria
Nagusilanek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Nagusilanen webgune ofiziala www.nagusilan.org da. Elkarteak sare sozialetan dituen kanal ofizialak hauek dira:
Facebook: https://www.facebook.com/nagusilan/
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Nagusilanen webgune ofizialari eta Nagusilanen sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Nagusilanen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Nagusilanen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Nagusilanen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
- Nagusilan eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunilkaziorako tresna bat ematea (adibidez, harremanetarako, boluntaritzarako edo dohaintzetarako formularioak, “Zilarrezko haria” zerbitzua, etab.)
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
- Adineko gizarte-boluntaritza kudeatzea eta sustatzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; elkartearen jarduerekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; Nagusilanen kudeatzen eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere.
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
5. Kontserbazio-epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen aldian gordeko dira.
6. Sekretu eginbeharra
Nagusilan erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Nagusilanen la egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.
7. Datu pertsonalak biltzea
Nagusilanek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa, “Zilarrezko haria” zerbitzua, etab.).
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Nagusilanek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Elkarteak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Nagusilanek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
8. Datuen tratamendu espezifikoak:
- Enplegu-eskatzaileak
Elkarteak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Nagusilani bereriazko baimena ematen diozu zure datuak elkartearen tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak elkarteak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Nagusilanek hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
- Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, info@nagusilan.org helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.
- Adin-txikikoen datuak
Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzuak ez daude berariaz adin-txikikoei zuzenduta. Noizpait hala izanez gero, Nagusilanek adin-txikikoen gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke hauen datu pertsonalak tratatzeko.
Elkarteak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eta Espainiako Agentziaren webguneetan eskuragarri dago.
9. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Nagusilanek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Nagusilanrekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Nagusilanen menpe.
10. NAGUSILANen presentzia Sare Sozialetan
Nagusilanek Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Nagusilanen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Nagusilanek erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Nagusilani eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Nagusilanek sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Nagusilanen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Nagusilanek duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Nagusilanek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Nagusilanek alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Nagusilanek Facebook eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Nagusilanek beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Nagusilanek edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Nagusilanek zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
11. Segurtasun Neurriak
Nagusilanek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Nagusilanen erantzukizunpekoak.
12. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943475021 telefono zenbakia edo info@nagusilan.org helbide elektronikoa erabili ditzake.
13. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Resurrección María de Azkue, 32, behea, 20018 Donostia (Gipuzkoa), telefonoa: 943475021 edo, bestela, info@nagusilan.org helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
14. Indarraldia eta aldaketak
Nagusilanek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Nagusilanek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Nagusilanek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
15. Jurisdikzioa
Nagusilan eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Nagusilan eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Nagusilanek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.