BAT EGIN, EGIN BOLUNTARIO!

Nagusilan Formación

Nagusilan Ikasten

Nagusilan Ikasten da Nagusilanek urtean zehar eskaintzen duen prestakuntza-programa, bai boluntarioei, bai elkartetik kanpoko adinekoei. Ezagutu gure ikastaro ireki eta doakoen agenda eta eman izena!

borde arco iris
Quiénes somos

Nagusilan
GIZARTEAREKIN KONPROMETITUTAKO PERTSONAK

Hiru helbururekin dihardugu lanean.

  • Laguntzea, babesa ematea eta bakartasun-egoeran dauden adineko pertsonak animatzea.
  • Adineko pertsonen ahalduntzea sustatzea. Horretarako, konpromiso soziala hartuko da oinarri zahartze aktibo solidarioaren bidez.
  • Egoerarik ahulenean dauden adineko pertsonei ahotsa ematea.

Gure balioak hauek dira: solidaritatea, partaidetza eta eraldaketa soziala.

Helburua eta Ikuspegia

Altruismoak eta boluntariotzak definitzen gaitu eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko egiten dugu lan, adineko pertsonak protagonista izango diren gizartea, alegia.

Historia eta Erakundea

Bi hamarkadak baino gehiagok bermatzen dute gure lana, adineko pertsonekin eta pertsonentzako lanean beti, gizarte-zerbitzuekin koordinatuta.

Gardentasuna

Gure lana publikoa eta irekia da. Gure baliabideak nola lortzen ditugun eta nola banatzen ditugun jakitea nahi dugu.
Qué hacemos

Gizarte-lana lau arlotan garatzen dugu

Animazioa

Eraldaketa

ERAKUNDEEI LAGUNTZA

Kolaboratu Nagusilanekin

Nagusilanen jarduerekin ekonomikoki lagundu nahi baldin baduzu, aldian behingo ekarpena egin daiteke eta ekarpena aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke (urtekoa, seihilekoa, hiruhilekoa edo hilekoa). Zenbatekoa ez da garrantzitsua.

Gainera, Erabilgarritasun Publikoko elkartea garenez, ekarpen oro desgraba daiteke errenta-aitorpenean.

Qué puedes hacer tú

Boluntariotza da gure ardatza

Ez dio axola ez adinak, ez eskain diezaiokezun denborak; Nagusilanen, zure bokazio solidarioa garatu ahal izateko gunea egongo da beti, gainerako boluntarioen eta laguntza eskaintzen diegun pertsonen berotasunarekin eta afektuarekin.

Anima zaitez gizarte hobea eraikitzen.

Lagundutako pertsona

Animazio-jarduera

Borondatezko pertsona

Boluntariotzako ordu

Boletín Nagusilan 159

ZK. 159

Nagusilanen aldizkaria

Dagoeneko deskarga dezakezu gure aldizkariko azken alea, gure jardueraren eta gizarte-lanaren informazio osoarekin.
Nagusilan Feb 2023

Hemen deskarga ditzakezu Nagusilanen eskuliburuak

Nagusilanen eskuliburuak

Zure boluntariotza lanari ekiteko beharrezko erabaki arduratsu eta hausnartua hartzeko informazioa aurkituko duzu.

Mockup del libro

!. Kontakizun lehiaketa Bakardadea

Kontakizun irabazle eta finalistak

Argitalpen honetan NAGUSILAN ARABA elkarteak bakar- dadeari buruzko “I. Kontakizun Lehiaketan” aurkezturiko idazlan irabazle eta finalistak topatuko dituzu. Helburua adinekoen bakardadeari buruz sentsibilizatzea, idazketa eta irakurketa sustatzea eta nahi ez den bakardadearen inguruan herritarrak kontzientziatzea da.