Boluntariotza beharrak

Hauek dira gure premiazko boluntariotza beharrak. Aukeratu zuri ondoen egokitzen zaizuna.
Eman pausoa eta egin bat gure BOLUNTARIOTZAREKIN!

Kontaktua: 688 739 523 / 943 47 50 21 – voluntariado@nagusilan.org

Nagusilanek boluntarioak behar ditu Soraluzen

Nagusilan elkarteak Soraluzen bere presentzia indartu eta boluntariotza taldea handitu nahi du. Horregatik, herriko pertsonei dei egiten die, gizarte-boluntariotzan parte hartu nahi badute.

Ekimenaren helburua nahi gabeko bakardadean bizi diren adineko pertsonei laguntza eta konpainia eskaintzea da: solasaldiak, gertutasuna eta elkarrekin pasatutako une atseginak eskainiz, haien ongizate emozionala eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Nagusilaneko boluntarioek prestakuntza jasotzen dute eta elkartearen taldearen laguntza dute laguntza-lana egiteko.

Soraluzen bizi bazara eta boluntario gisa parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

Denon artean, komunitate hurbilago eta solidarioagoa eraiki dezakegu.

Denbora: Oparitu denbora. Oparitu laguntza. Oparitu ongizatea.

Denbora tarte txiki horiek oso baliotsuak izan daitezke:
adineko pertsona bati edo senide zaintzaile bati lagundu, solasean aritu, entzun eta ondoan egon.

Ez da gauza handirik egin behar. Batzuetan nahikoa da presente egotea, harreman bat sortzea eta elkarri arnasa ematea. Horrela sendotzen da komunitatea.

Zure denborak konpainia, atseden pixka bat eta irribarre bat ekar ditzake.

💛 Gazte, heldu zein adineko, guztiok gara ongi etorriak.
💛 Ez da esperientziarik behar; konpromisoa eta gogoa besterik ez.
💛 Keinu txikiek ere balio handia dute.

Animatuko zara parte hartzera?

Gehiago jakin edo izena eman nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:

HARREMANETARAKO : 688 74 14 51 (Carla) –domicilios@nagusilan.org

Belaunaldi arteko antzerki talde baterako helduak bilatzen ari gara Bilbon.

Estamos creando un grupo junto a jóvenes de BERRIZTU. Tenemos local de ensayo y dirección, solo faltas tú. No hace falta experiencia, solo ganas de participar, aprender y pasarlo bien.

Entseguak: Astelehenetan 17:30ean
Kokapena: Sarriko (Bilbo)

KONTAKTUA: 747 49 15 19 – bizkaia@nagusilan.org

Boluntariotza behar berria. Badakizu italieraz hitz egiten?

Oiartzungo Petralekuona egoitzan italiera dakien boluntario baten bila gabiltza akonpainamendu-lanak egiteko, ahal bada astean behin. Italieraz duzun ezagutzak harreman eta gertutasunerako zubi baliotsu bihur daiteke.

HARREMANETARAKO : 688 739 523 – voluntariado@nagusilan.org

Hernanin paseo bat eman eta solasaldi atsegin bat partekatu nahi al duzu?

Egoitza inguruan paseotxoak emateko bi boluntarioren bila gabiltza, astean behin goizez, Loli edo Adolfori laguntzeko. Zure denboraren tarte txiki bat beste pertsona batentzat une handi bihur daiteke! Animatu eta parte hartu!

HARREMANETARAKO : 688 739 523 – voluntariado@nagusilan.org

Hernanin lorezaintzan lagundu nahi al duzu?

Hernaniko egoitzarako boluntario baten bila gabiltza Jose Antoniorekin batera lorategiko lan txikietan laguntzeko, astean behin, 10:30etik 12:00etara. Zure laguntza ezinbestekoa da lana ondo burutzeko. Parte hartu nahi?

CONTACTO: 688 739 523 – gipuzkoa@nagusilan.org

Elkartu Tatirekin Berioko (Donostia) Garagunean

Elkartu Tatirekin, 52 urteko emakume alai, atsegin eta lagun berriak egiteko gogoz dagoenarekin. Proposamena astean ordubetez Berioko Garagunean (Berio pasealekua, 40, Donostia), goizeko 10:00etatik 11:30era, paseatzea da, berriketan aritzeko, josteko, ganchilloa egiteko eta, batez ere, konpainia onean gozatzeko.

HARREMANETARAKO : 688 739 523 – voluntariado@nagusilan.org

Boluntarioak behar dira Ondarroan!

Ondarroako eguneko zentroak Nagusilanekin harremanetan jarri da boluntario programa bat abiarazi nahi dutelako. Zentrora datozen adinekoek konpainia, elkarrizketa eta hurbiltasuna eskertuko lituzkete.

Ondarroan edo inguruetan bizi bazara eta zure denbora librea partekatzeko prest bazaude, gurekin bat egitera animatzen zaitugu!

HARREMANETARAKO : 688 739 523 – voluntariado@nagusilan.org

Ausartzen zara laguntzera?

Lakuako (Vitoria-Gazteiz) Arabarren zaharren egoitzan bizi den 80 urteko gizon bati paseoetan laguntzeko boluntario baten bila gabiltza. Ibiltariak erabiltzen ditu, baina gehien gustatzen zaiona berriketan aritzea, istorioak kontatzea eta konpainian ondo pasatzea da.

Zure denbora opari ederra izan daiteke. Animatuko zinateke bere alboan paseatzera?

Non: Arabarren egoitza, Lakua (Vitoria-Gasteiz)

Eguna eta Ordua: astean behin, 17:00etatik aurrera

KONTAKTUA: 747 43 52 62 – araba@nagusilan.org

Astean behin ordubete libre duzu?

Boluntario baten bila gabiltza 94 urteko gizon batekin ibiltzeko , 94 urteko gizon batekin, Vitoria-Gazteizko Beato babes-apartamentuetan bizi dena . Bere familia hiritik kanpo bizi da, eta norbaitekin kafe bat eta pintxo bat hartzera joan nahiko luke.

Gustatuko litzaizuke berarekin auzoan zehar paseatzea eta elkarrizketa atsegin bat partekatzea?

Eguna: Astean behin

KONTAKTUA: 747 43 52 62araba@nagusilan.org

    Akonpainamendua Intxaurrondo auzoan (Donostia)

    Intxaurrondon bizi zara? Paseatu edo hitz egin nahi duzu? Auzo honetako pertsona batzuek aurrez aurreko laguntza izan nahi dute buelta bat eman eta hitz egiteko. Animatzen zara?

    Eguna eta ordua: Edozein, goizez edo arratsaldez.

    KONTAKTUA: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

      Boluntariotza Erandion (Bizkaia)

      Erandioko (Bizkaia) Jardin de Enekuri eta Meza egoitzetan boluntariotza egiteko interesa duten pertsonen bila gabiltza. Boluntario izan eta Nagusilanen parte izan nahi baduzu, hau da zure aukera.

      Eguna eta ordua: Edozein, goizez edo arratsaldez.

      KONTAKTUA: 747 49 15 19 – bizkaia@nagusilan.org

        Boluntariotza Egian (Donostia)

        Animatzen al zara Donostiako Aldakoena egoitzan bizi den emakume talde txiki batekin arratsaldea pasatzera? Hitz egin nahi dute, paseoak eman parkean…

        Eguna eta ordua: Ahal dela, astelehenetan.

        KONTAKTUA: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

          Boluntariotza Antiguon (Donostia)

          Antiguoko auzoan bizi den bikote batekin paseatzeko prest dagoen boluntario baten bila gabiltza. Gurpil-aulkian dagoen gizon bat eta bere emaztea. Eguraldi ona egiten duenean Ondarretara joan nahi dute, edo etxe azpiko aterpean paseo txiki bat eman.

          Eguna eta ordua: Edozein egunetan, goizeko 11etan.

          KONTAKTUA: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

            Bizkairako animazio-talde bila gabiltza

            Musika talderik baduzu? Animatuko zinateke eguneko zentroetan edo adinekoen egoitzetan jotzera? Musika-animazioko taldeak edo bakarlariak behar dira Bizkaiko hainbat udalerritako adinekoen egoitza eta eguneko zentroetarako. Musika-emanaldi txikiak egin eta eguneko zentroetan edo egoitzetan dauden adinekoak animatu nahi dituzten boluntarioen bila gabiltza.

            Eguna eta ordua: edozein (boluntarioek aukeratzen dute).

            KONTAKTUA: 688 73 95 23 – voluntariado@nagusilan.org

              Dinamizatzaile perfila al duzu? Eibarrek behar zaitu

              Nagusilanen, babesa eman eta animaziorako boluntarioak bilatzeaz gain, profil dinamizatzaileak eta kudeaketakoak ere behar ditugu. Boluntario bila gabiltza Eibarko taldea indartu eta udalerriko egoitzetan laguntza- edo animazio-jarduerak abian jartzeko. Noiz: asteazken arratsaldea. Animatzen zara?

              Eskaera berria Elgoibarren

              Boluntario baten bila gabiltza Elgoibarren pertsona bati laguntzeko, paseatzeko eta hitz egiteko, ahal dela goizetan.

              Oiartzungo Petra Lekuonan bizi den pertsonari laguntzeko alemanez hitz egiten duen boluntarioa (Gipuzkoa)

              Alemanez hitz egiten dakien boluntario baten bila gabiltza, Oiartzungo Petra Lekuona egoitzan bizi den gizon bati laguntzeko.

              ⇒ Eguna eta ordua zehazteko

              Nagusilaneko Koruan abesteko boluntarioak

              Ahots berrien bila gabiltza Nagusilaneko Koruan sartzeko.

              ⇒ Entseguak: Asteazkenetan, 18:00etan, Nagusilanen egoitzan. (Resurrección Mª de Azkue, 32 bajo. Donostia)

              Intxaurrondon (Donostia) bizi den pertsonari laguntzeko boluntarioa

              Boluntario baten bila gabiltza, ahal dela emakumea, Donostiako Intxaurrondo egoitzan bizi den emakume bati laguntzeko.

              ⇒ Eguna eta ordua: Astean bitan, arratsaldez.

              Berminghamen (Donostia) bizi den bikote bati laguntzeko boluntarioak

              Boluntarioen bila gabiltza, ahal dela bikotea izateko, Donostiako Aiete auzoko Matia Bermingham auzoan bizi den bikote bati laguntzeko.

              ⇒ Eguna eta ordua: Zehaztu beharreko maiztasuna, goizez edo arratsaldez.

              Andoaingo Osasun Mentaleko Zentroan emakume bati laguntzeko boluntarioa (Gipuzkoa)

              Emakume boluntario baten bila gabiltza, Andoaingo (Gipuzkoa) Osasun Mentaleko Zentroko erabiltzaile den adin ertaineko emakume bati arrazoi emozionalengatik laguntzeko.

              ⇒ Eguna eta ordua: Astean behin, asteburuan.

              Astean 1-3 egunetan Miramonen bingoan jokatzeko boluntarioa

              Boluntario bat behar da Miramongo Sanitas egoitzan astean 1-3 egunetan bingoan jokatzeko, gaztelaniaz.

              ⇒ Eguna eta ordua: Astelehen, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara

              Donostiako Herrera auzoan 94 urteko emakume bati laguntzeko boluntarioa

              Donostiako Herrera auzoan bizi den 94 urteko emakume bati laguntzeko boluntario baten bila gabiltza. Etxean lagun egitea eta paseatzea izango litzateke, bakarrik ibiltzeko zailtasunak baititu.

              ⇒ Eguna eta ordua: Astean behin, arratsaldez

              Cookien Politika
              Nagusilan

              Webgune honek cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu, bereak eta hirugarrenenak, zure lehentasunak, nabigazioa eta webgune honetako portaerari buruzko informazioa lortzeko. Horri esker, webgunean funtzionalitate desberdinak eskain ditzakegu, erakusten zaizun modua pertsonalizatu edo gure trafikoa aztertu. HEMEN informazio gehiago kontsultatu dezakezu

              Cookies estrictamente necesarias

              Behar-beharrezkoak diren cookie-ak teknikoak dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.

              Hirugarrenen cookie-ak

              Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.