Boluntariotza beharrak

Hauek dira gure premiazko boluntariotza beharrak. Aukeratu zuri ondoen egokitzen zaizuna.
Eman pausoa eta egin bat gure BOLUNTARIOTZAREKIN!

Kontaktua: 688 739 523 / 943 47 50 21 – voluntariado@nagusilan.org

Lorezaintza gustatzen al zaizu? Mungian (Bizkaia)

Mungiako San Jose Etxe Alaia egoitzan 4-5 laguneko talde bati lorezaintzako jardueretan laguntzeko boluntarioak bilatzen ari gara. Egoitzak terraza handi bat du, landaren betea, egoiliarrek zaindu eta eder eduki nahi dituztenak. Horretarako, laguntzaile bat behar dute, lorezaintzan aditua. Astean behin izango litzateke, ordubete inguru, goizetan (11:00etatik 13:00etara).

Animatzen zara?

Día y hora: Un día por semana, alrededor de una hora, por las mañanas (entre las 11h y 13h).

KONTAKTUA: 747 49 15 19 – bizkaia@nagusilan.org

    Nagusilan abesbatzako kide izatea gustatuko litzaizuke?

    Abestea gustatzen bazaizu eta egoitzetan eta eguneko zentroetan kontzertuak eskaintzen dituen talde aktibo batean parte hartu nahi baduzu, Nagusilaneko abesbatza zure lekua da. Eman izena eta hasi musikaren plazerraz gozatzen!

    Eguna eta ordua: Asteazken arratsaldetan.

    CONTACTO: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

      Itsasoa ikusteko paseo bat emango dugu? Donostiako Antigua auzoan

      Antiguan (Donostia) gurpil-aulki bat mugi dezakeen boluntario baten bila ari gara, asteko arratsalde batean behin itsasoraino hurbildu nahiko lukeen emakume bati laguntzeko.

      Eguna eta ordua: Astean arratsalde bat.

      CONTACTO: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

        Akonpainamendua Intxaurrondo auzoan (Donostia)

        Intxaurrondon bizi zara? Paseatu edo hitz egin nahi duzu? Auzo honetako pertsona batzuek aurrez aurreko laguntza izan nahi dute buelta bat eman eta hitz egiteko. Animatzen zara?

        Eguna eta ordua: Edozein, goizez edo arratsaldez.

        CONTACTO: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

          Boluntariotza Erandion (Bizkaia)

          Erandioko (Bizkaia) Jardin de Enekuri eta Meza egoitzetan boluntariotza egiteko interesa duten pertsonen bila gabiltza. Boluntario izan eta Nagusilanen parte izan nahi baduzu, hau da zure aukera.

          Eguna eta ordua: Edozein, goizez edo arratsaldez.

          KONTAKTUA: 747 49 15 19 – bizkaia@nagusilan.org

            Boluntariotza Antiguon (Donostia)

            Animatzen al zara Donostiako Aldakoena egoitzan bizi den emakume talde txiki batekin arratsaldea pasatzera? Hitz egin nahi dute, paseoak eman parkean…

            Eguna eta ordua: Ahal dela, astelehenetan.

            KONTAKTUA: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

              Boluntariotza Egian (Donostia)

              Antiguoko auzoan bizi den bikote batekin paseatzeko prest dagoen boluntario baten bila gabiltza. Gurpil-aulkian dagoen gizon bat eta bere emaztea. Eguraldi ona egiten duenean Ondarretara joan nahi dute, edo etxe azpiko aterpean paseo txiki bat eman.

              Eguna eta ordua: Edozein egunetan, goizeko 11etan.

              KONTAKTUA: 688 73 95 23 – gipuzkoa@nagusilan.org

                Bizkairako animazio-talde bila gabiltza

                Musika talderik baduzu? Animatuko zinateke eguneko zentroetan edo adinekoen egoitzetan jotzera? Musika-animazioko taldeak edo bakarlariak behar dira Bizkaiko hainbat udalerritako adinekoen egoitza eta eguneko zentroetarako. Musika-emanaldi txikiak egin eta eguneko zentroetan edo egoitzetan dauden adinekoak animatu nahi dituzten boluntarioen bila gabiltza.

                Eguna eta ordua: edozein (boluntarioek aukeratzen dute).

                KONTAKTUA: 688 73 95 23 – voluntariado@nagusilan.org

                  Dinamizatzaile perfila al duzu? Eibarrek behar zaitu

                  Nagusilanen, babesa eman eta animaziorako boluntarioak bilatzeaz gain, profil dinamizatzaileak eta kudeaketakoak ere behar ditugu. Boluntario bila gabiltza Eibarko taldea indartu eta udalerriko egoitzetan laguntza- edo animazio-jarduerak abian jartzeko. Noiz: asteazken arratsaldea. Animatzen zara?

                  Eskaera berria Elgoibarren

                  Boluntario baten bila gabiltza Elgoibarren pertsona bati laguntzeko, paseatzeko eta hitz egiteko, ahal dela goizetan.

                  3 boluntarioren bila gabiltza sare familiar eta sozialik ez duten pertsonentzat

                  3 boluntario bilatzen ari gara erabiltzaile talde bati laguntzeko Santutxuko Hermanitas de los Pobres egoitzan. Ez dute ez famili ezta lagun sarerik ere eta denbora asko igarotzen dute bakarrik. Haiekin hitz egitea da kontua, irakurtzea, mahai-jokoak…

                  Boluntario bat behar da emakume bati laguntzeko Galdakaon (Bizkaia).

                  Galdakaoko Virgen de la Vega Egoitzan emakume bati laguntzeko pertsona bat behar da, ahal dela emakumea. Joan-etorria egiteko taka-taka behar badu ere, norbaitek laguntzea gustatuko litzaioke, kalera irten eta egoitzaren inguruan paseatu ahal izateko. Bakardade sozial eta familiarrean. Baratzearekin lotutako gaiez hitz egitea gustatzen zaio. Ahal dela, arratsaldez, bisita-orduetan.

                  Bediako udalerrian (Bizkaia) boluntario baten bila gabiltza

                  Bediako egoitzan erabiltzaile bat gurpil-aulkian paseatzera atera nahi duen boluntario bat behar dugu; ez du bisitarik jasotzen, eta aspaldian ez da kalera atera.

                   

                  • KONTAKTUA: 747 49 15 19 – bizkaia@nagusilan.org

                  Pintura, eskulanak edo musika gustatzen zaizkizu?

                  Pertsona boluntarioen bila gabiltza pinturarekin, eskulanekin edo musikarekin lotutako jarduerak egiteko martxan dagoen talde bat osatzeko, Matia Petralekuonan, Oiartzunen.

                  ⇒ Eguna eta ordua: Asteko edozein arratsalde (egun bat).